<33>
zela: emazteari bere sekeretuak fidatzetik, leihorrez ahal zihoakeiela, itsasoz joaitetik, eta egun guztian alfer egoitetik.
Lukanoek edireiten zutenean nehork jende alferrei deus prestatzen zerauela, emaiten zuten berehala sentenzia prestatzailearen kontra: zer ere prestatu baitzuen, hura guztia gal zezala (Nicolaus, De moribus gent.) Baina nik uste dut ezen etzela halako sentenziaren emaiteko premiarik, bera baitago emana. Zeren ezpaitu halakoei prestatzaileak, koberatzeko perilik.
Indietako herri batzuetan, etzen bat ere bere gorputzaz balia ahal zitekeienik eskean ibiltzen. Itsuek ere tornuan edo arrodan bedere hari behar zuten. Apud Synas, Indiae populos, caeci molas trusatiles versando, sibi victum parant (Osor. lib. 11).
§ 3
20 Lehenagoko filosofo batzuek, ez aithortzeagatik egon zela behin ere Jainkoa alferrik, erran zuten, mundu haur, Jainkoa bera bezala eterno zela eta haste gabe. Zeren bertzela, mundua egin arterainoko bitartean, alfer egon beharko zuela Jainkoak. Baina ez mundua da eterno eta ez haste gabe, eta ez hargatik egotu Jainkoa egundaino alferrik. Zeren badu, eta bazuen lehen ere Jainkoak, munduaren egitea eta gobernatzea baino obra handiagorik: nola baitzen, eta baita, bere