Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/10

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<10> GOMENDIOZKO KARTA

dagotzula, zuri zor zaitzula, eta arrazoinez orai ere zuri presentatu behar zaitzula. Eta guztiz ere zure zerbitzari ttipi hunen trabailu aphur haur, gerotik gerora egitekoen luzatzeak, zenbat kalte dakharkeien, zuk hain ongi dakizun pontu haur, nori egonen zaika, zuri ezpadagotzu? Nork kidatuko, nork ostatuko du, zuk ezpadezazu?

Zure gerizan doha; zure itzalaren azpian benturatzen da. Errezibi ezazu, bada, defenda ezazu, alde zakitza, egiozu begitarte. Ediren bedi liburutto hunetan, Echaus eta Echausen omena eta izena. Zeren halatan eta harekin batean, ibiliko den lekhu guztietan, burua gora ekharriko du, burupe izanen du, eta nehoren guti beldurrik, jendartera bere begitartea ausartki atherako du.

Bai, ordea, joan zara; lekhuz aldatu zara; hemengo aldia egin duzu.