MediaWiki:Proofreadpage pagenum template
GUDU ESPIRITUALA.
NIHOR EZTA KOROATUCO
ongui guducatu ezpadu.
2. Tim. 2. Rule Segment - Span - 100px.svg Rule Segment - Span - 100px.svg Rule Segment - Span - 100px.svg
Certan datçan Guiristinoaren perfeccionea; guducatu behar dela haren ardietsteco, eta gudu hunetan premiazco diren lau gauçez.
LEHEN CAPITULUA.
Nahi baduçu, ene alaba Iesu Christo baitan guciz maitea, perfeccioneco punturic gorena ardietsi, eta MediaWiki:Proofreadpage pagenum templateedo pensa ditequeyen enseyuric handiena eta nobleena, beharduçu lehenic eçagutu certan dagoen eguiazco eta cinezco vicitce espirituala.
Ceren hainitzec aitcinago behatu gabe perfeccionea eçarri dute vicitce hersian, haraguiaren heztean, ciliciotan, açotetan eta diciflinetan, veilla lucetan, baruretan, eta bertce halaco mortificacionetan, eta gorputzeco penaduretan.
Bertceec, eta beregainqui emasteec uste dute perfeccionean haguitz aitcinatu direla, noiz ere hainitz ahoco othoitz erraiten baitute, hainitz Meça eta Officio luce ençuten, hainitz Eliça visitatcen, eta hainitzetan Aldareco Sacramendu saindua errecebitcen baitute.
Hainitz bertcec (ceinen artean cembait aldiz causitcen baitira fraideen habitua ekarten duten eta calaustretan vici diren batçu) uste içan dute perfeccione ossoa (...) bethi Choroan causitcea, ichilic egoitea, guelan egoitea, eta fraide-legueac beguiratcea. MediaWiki:Proofreadpage pagenum templateEta horrela, bada obra horietan eta bada bertce horrelacoetan perfeccionea emaiten duenic.
Ordea ezta hala; ceren, nola obra hec, batean perfeccioneco espirituaren ardietsteco bide batçu, eta bertcean espirituaren fruituac baitire, hala ecin erran diteque Guiristinoaren perfeccionea eta eguiazco espiritua gauça hetan choilqui datçala.
Dudagaberic, hetaz ongui eta çuhurqui valiatcen daquitenentçat choil bide onac dira perfeccioneco espirituaren ardietsteco, bere gaixtarasunaren eta hautscortasunaren contra bihotz eta indar hartceco, gure egunorozco etsayen assalduen eta arteen contra bortitzteco, eta Iaincoa servitçatcen dutenec, beregainqui ordea haren servitçuan iarri berriac diren guciec behar ditusten laguntça espiritualen biltceco.
Espirituaren fruituac diren halaber presuna eguiazqui espiritual direnentçat, ceinec censatcen baitute bere gorputça, ceren bere Creatçaillea offensatu duen, eta haren iduquitea