Humanitate Digitalak eta Hezkuntza

CLARIAH-EUS-gArA

CLARIAH-EUS-gArA proiektuak Giza eta Gizarte Zientzien (GGZ) eta Adimen Artifizialaren (AA) arteko bi norabideko zubia eraiki nahi du. Horretarako elkarrizketa bidezko laguntzaile adimentsu bat garatuko du GGZetan ikertzeko. Kazetaritzaren domeinuan landuko dugu Latxa euskarazko Hizkuntza Eredu Handienaren (HEH) gaineko elkarrizketa-sistema RAG sistema batekin lagunduta.

IGARRITZ: euskarazko testu iragarpenerako web ingurune egokitua

Motrizitate mugatua duten ikasleek, garun paralisi batek sorturiko muga dutenek adibidez, tresna egokituak izaten dituzte testuak idazteko; esaterako, begiradaren jarraipeneko hardware bat, zeinarekin ordenagailuan letrak aukeratu eta sistemak iragartzen dituen hitzak aukeratu daitezkeen. Sistema hauek euskaraz idazteko baliabideak izaten dituzte, edo euskarazko hitz zerrendak sartuta iragarpenak aukeratzeko abagunea ematen dute. Edozein testu iragarpenen xedea da testua idazteko esfortzua murriztea, baita testu luzeagoak azkarrago idatzi ahal izatea ere.

ParlaMint II: Advancing Comparable Parliamentary Corpora Across Europe

The paper presents the results of the ParlaMint II project, which comprise comparable corpora of parliamentary debates of 29 European countries and autonomous regions, covering at least the period from 2015 to 2022, and containing over 1 billion words. The corpora are uniformly encoded, contain rich metadata about their 24 thousand speakers, and are linguistically annotated up to the level of Universal Dependencies syntax and named entities.

Pages

Subscribe to RSS - Humanitate Digitalak eta Hezkuntza