Osasun-txostenenetan gaixoak izan dituen disgnostikoetako bakoitzari Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapeneko (ICD) kode bat ipintzea derrigorrezkoa da hainbat herrialdetan. CLEF 2018 ebaluaziorako lehiaketan eHealth Evaluation Task 1 on Multilingual Information Extraction atazean hori bera izan da ariketa: hiru hizkuntzetako (frantsesa, italiera eta hungariera) gaixotasun eta prozedura izenak jaso eta automatikoki dagokion kodea edo kodeak esleitzea. Horretarako itzulpen automatiko neuronaleko sistema bat erabili dugu zeinak terminoak kodeetara itzultzen dituen.