DETEAMI: Sendagaien aurkako erreakzioen detekzioa txosten medikuetan, lengoaia naturalaren prozesamenduko teknikak erabiliz.

Proiektu honetan Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (LNP) tresnak osasun arloko testuekin erabiltzeko egokitu ditugu.
Hain zuzen ere, DETEAMI proiektuan helburu nagusia drogen aurkako erreakzioak detektatzea izan da.
Osasun-zentroetan jasotzen den informazioa testuzkoa izan ohi da maiz, eta hau horrela, LNP tekniken erabilerak berrikuntza garrantzitsua suposatu beharko luke medikuntzaren inguruan egiten den ikerkuntzan.
Osasun-txostenetako edukia automatikoki analizatu eta egituratu dugu testuetan biltegiratuta dagoen informazioa interpretatu eta erauzi ahal izateko.

Pages

Subscribe to Ixa taldea RSS