Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak

Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean: horra Euskaltzaindiak Ixa Taldekooi paratu zigun gaia, Arantzazun 2018ko urrian egin zen biltzarrera gonbidatu gintuelarik. Ondorio hauek ateratzen ditugu artikuluan: - Hizkuntza‐teknologien arloak garrantzi estrategikoa du hizkuntzaren etorkizunari begira. - Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan datozen urteetan, eta inbertsioak egingo dira; Espainian bada dagoeneko - plan bat, diruz ondo hornitua, eta Euskal Herrian ere pareko zerbait beharko genuke berandu baino lehen.

Euskaraz i(ra)kasteko baliabideen eta tresnen garapena: aukerak eta mugak, hizkuntza-teknologietatik begiratuta

Hitzaldi honetan euskararen ingurune digitala elikatzeko, gaur egun arrakasta duten aplikazio eta garapen batzuk euskarara egoki daitezkeen argitzeaz gain eta erraz eta aukera asko eman ditzaketen tresna batzuk aurkezteaz gain, horien adibide batzuk ere ikusiko ditugu, zelan baliatu daitezkeen hobeto ulertzeko.

Pages

Subscribe to Ixa taldea RSS