Sarrera
Hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea da masterraren helburu nagusia. Hizkuntz industrien barruan kokatzen diren aplikazioen artean honakoak sartzen dira:
    -Testuen edizioa eta kudeaketa (zuzentzaile ortografikoak eta gramatikalak, hiztegi-laguntzak)
    -Informazio-bilaketa eta eskurapena testu-masa handietan
    -Itzulpen automatikoa
    -Lengoaia naturaleko interfazeak
    -Hizketaren tratamendua
Mota hauetako hainbat aplikazioz inguratuta gaude. Hala nola:
- Erabiltzen duzu Google translate zerbitzuan ematen duen itzuli dokumentu bat aukera?  

 - Gmail-en itzuli dituzu mezuak euskarara klik bakar batean?
Zuk esan esaldi bat euskaraz eta ingelesera pasatzen dizu. Probatu duzu telefonoan? - Deskargatu duzu Mitzuli aplikazioa android telefonora? Honek ere testua, audio eta irudiak itzultzen ditu 50 hizkuntza-bikoeetarako, librea da... eta HAP master honetako ikasle batek sortu du! Mitzuli

 - Euskarara itzultzeko Matxin ere bai: (Elhuyar-Ixa), Neuro-Matxin (Ixa) eta Itzultzailea (Eusko Jaurlaritza)  

 - Segapoto-ren laguntzaz bertso bat osatu eta lagunei bidali diezu? Hori ere HAP master honetako ikasleek sortua da!
 - Telebistako Jeopardy programan galderak erantzuten pertsonei irabazi zien programa. 
-Watson - http://start.csail.mit.edu/index.php Galdetu: `How far is Bilbao from London?'
 - Siri-rekin hitz egin duzu?
 - Nola egiten dute albiste bilduma hori etengabe automatikoki eguneratuta mantentzeko?

 - Loquendo,Nuance,Aholab: Entzun nola irakurtzen dituen zuk idatzitako testuak.

 - Ikusi duzu testu-prozesadoretako 'Autosummarize' edo 'Autoabstract' tresna?
 - Zein kantariren alde agertzen da txio gehien Twitter-en? LaVoz-Alicanteko Unibertsitatea
 - Kartelak 20 hizkuntzatan?? QRak erabilita Albaola museoan posiblea da
 - 900 hiztegi kontsultagarri ingeleserako, 300 espainierarako, 9 euskararako: 

 - Bilatu dituzu elurrarrekin (snow) zerikusirik duten hitzak One Look hiztegi-zerbitzuan?
 - 50 hiztegi euskararako: 

 - Zein adjektiborekin erabiltzen da "mailegu" hitza? Bilatu Web-corpusen Atarian.
 - Oraindik ez duzu erabiltzen 
? - Badakizu ixa-pipes tresnak Ixa Taldean sortu dugula eta euskara, ingelesa eta espainiera analizatzeko oso baliagarria dela.
 - Hizkuntzarteko zubiak 
: Zertan lagun diezagukete hizkuntza-teknologiek Siriako errefuxiatuekin komunikatzeko eta laguntzeko? 
Era honetako aplikazioak kudeatu eta sortzen ikasiko duzu gure masterrean.
Eusko Jaurlaritzak Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak).
2001-02 ikasturtetik gabiltza ikastaro hauek eskaintzen.
Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?
DIZIPLINARTEKOTASUNA:
- Sei sail eta beste horrenbeste jakintza-arlo batu gara doktorego-programa honen koordinazioan: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa, Komunikazioen Ingenieritza, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala.
 - UPV-EHUk ondoko erakundeekin egin du hitzarmena, azpiegituran eta irakaskuntzan lankidetza izateko: Elhuyar fundazioa, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L.VICOMTECH, Asociación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones, Robotiker Tecnalia, Langune.
 - Beste Unibertsitateekin lankidetza:
- Universitat de Barcelona
 - Universitat Politécnica de Catalunya
 - Urije Universiteit, Amsterdam
 - Dublin City University
 - Universität Zürich
 - Technische Universität Darmstadt
 - Sapienza. Università di Roma
 
 



