Orrialde:Tartas 1666.djvu/168
<169>
erran zian hura onsa ezaguturik, Non est potestas super terram, quae ei valeat comparari. Eztu nehork lurrian aski botere hari konparatzeko,
Apostoliak ere ezagutu zian haren jokoa, bertzela etzian erranen: Non est nobii colluctatio aduersus carnem & sanguinem, sed aduersus principes & potestates, aduersus mundi rectores tenebrarum harum. gure borrokha, gure gudukha, ezta solamente haragiaren, odolaren, mundiaren kontre, baina oraino, borrokhatu, eta gudukhatu behar dugu mundu hontan gireno, munduko prinze, erran nahi du, demonioen kontre, lekhu beltz, eta lekhu illunbe aphal haien, zoin baita ifernua, Prinze, eta jaunen kontre; beha zite, nola Apostoliak dioen, gure etsaiak eztirela bat, baina hanitz direla, gaixto direla, handiak direla.
Gerlan diren soldadoak danjer, eta peril handitan bizidira oren oroz, noiz ere, haien etsaiak baitira doble azkharrago, eta baten biga. Bada espiritualian gure arimen daniera, eta perila handiago da, bataz gure etsaiak badira baten biga, eta bertze alde, jakinsiago, maleziosago, eta gu baino azkharrago dira, hargati erran du orano Job Saindiak: Vita hominis est militia super terram. Gizonaren bizia, gerla bat dela lurrian.
Gizonaren etsaiak hanitz, eta handi dira lurrian, deabrua, mundia, haragia, gure arima ber bera, xoil xoila, bat hiruren kontre, hantik juja ezazu, zoin den flakoa, zoin den azkharra, eta gizonak eztianez egitekorik aski, bere etsaien tentazionen ezin akhazatuz, ezin garaituz: eta gizonak, ala den justoa, ala den bekhatoria, zonbat gerla, eta