Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/259

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sosegatzen da, grazia galdua bihurtzen da, gizona begiratzen da etorkizuneko jujaren koleraren kontra, eta elkarri ilkitzen zaizko musu saindu bat emaitera Jainkoa eta arima penitenta.

4. Jauna, bekatuez urrikitze humilla da zure gogarako sakrifizioa, zure aitzinean usain hobeago emaiten duena inzensuaren keak baino.

Bai eta urrikimendua da unguenta on hura nahi izan duzuna isur ledin zure oin sakratuetara; zeren bihotz damuz porrokatua eta humildua eztuzu egundaino arbuiatu.

Han da iheslekua etsaiaren begietarik: han xuxentzen eta garbitzen da, zer ere bertzenaz eta nondi-nahi makurtu eta lizundu baitzen.


Berrogoi eta hamahirurgarren kapitulua


Jainkoaren grazia eztela balsatzen gogoa lurreko gauzetan dadukatenekin.


1. Semea, ene grazia preziosa da, eztu nahi balsatu kanpoko gauzetan ez eta lurreko konsolazionetan.

Behar ditutzu beraz graziari bidea hersten dioten guziak kendu zureganik, nahi baduzu isur dadin zure ariman barrena.

Bilha zazu leku gorde bat zuretzat; laket bekizu zure buruarekin bakarrik egoitea: