Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/343
6 Eta hark prometa zezan, eta jendetzerik ez lizenean haren haei libratzeko denbora propiren bilha zabilan.
7 Ethor zedin bada altxagarri gaberiko ogién eguna, zeinetan hil behar baitzen Bazkoa.
8 Eta igor zitzan Pierris eta Joanes, zioela: Joanik aphain iezaguzue Bazkoa jan dezagunzat.
9 Eta hek erran ziezoten: Non nahi duk aphain dezagun?
10 Hark erran ziezén: Huná, hirian sarthu eta, bathuren zaizue gizon bat, pegar bat ur daramala; hari zarreitzate sarthuren den etxera,
11 eta errozue etxeko aitafamiliari: Majistruak erraiten drauk, Non da neure diszipuluekin Bazkoa janen dudan ostatua?
12 Eta hark erakutsiren drauzue ganbera handi bat aprestatua; han aphain ezazue Bazkoa.
13 Orduan joanik eriden zitzaten gauza guziak erran zerauen bezala, eta aphain zezaten Bazkoa.
14 Bada ordu hura ethorri eta, jar zedin mahainean, eta hamabi Apostoluak harekin.
15 Eta erran ziezén: Desirez desiratu ukhan dut Bazko hunen zuekin jatera, nik sufri dezadan baino lehen.
16 Ezen erraiten drauzuet, gehiagorik eztudala janen hunetarik, konpli daiteno Jainkoaren resumán.
17 Eta kopa harturik graziák rendatu zituenean erran zezan: Har ezazue haur, eta parti ezazue zuen artean.
18 Ezen erraiten drauzuet eztudala edanen