Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/266
egiezue; eta presta ezazue, deus handik speranza gabe, eta zuen saria izanen da handi, eta izanen zarete Subiranoaren seme, ezen hura benigno da ingratetara eta gaixtoetara.
36 Zareten beraz miserikordioso, zuen Aita ere miserikordioso den bezala.
37 Eztezazuela judika, eta etzarete judikaturen; eztezazuela kondemna eta etzarete kondemnaturen; barkha ezazue, eta barkhaturen zaizue.
38 Emazue eta emanen zaizue; neurri ona galkhatua, eta higitua, eta mukurru doana emanen zaizue zuen golkhora, ezen neurtzen duzuen neurri beraz, neurthuren zaizue zuei ere aldiz.
39 Halaber erraiten zerauen konparazione bat: Posible da itsuak itsua gida ahal dezan? Eztira biak hobira eroriren?
40 Ezta diszipulua bere majistruaren gaineko, baina nor ere izanen baita diszipulu perfekt, izanen da majistru bezala.
41 Eta, zergatik dakusak eure anaieren begiko fitsa, eta eure begiko, gapirioari ez atzaio ohartzen?
42 Edo nola ahal derrakeok eure anaieri: Anaié, utzi nezak idoki dezadan hire begian den fitsa, eurrorrek hire begian den gapirioa ikhusten eztuanean? Hipokritá, idokak lehenik gapirioa eure begitik, eta orduan ikhusiren duk idoki dezán eure anaieren begiko fitsa.
43 Segur ezta arbore ona, fruktu gaixtoa egiten duena, ez eta arbore gaixtoa, fruktu ona egiten duena.