Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/71

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1197v>


az txikirra biotzagaz lekarroela señaletan,

gumutatu ez lekion bere aita eskaetan.

Ala bada, eroan euen mandamentua kunplietan.

Aide baga bakox nago desditxadeau eresketan.

Gizon batek or daroa inozentea besoetan;

itsasaldea beera doa bere buruaz berbaetan:

—Il agidala jaunak jaustak aginketan;

biotza ta az txikirra daroadala señaletan.

Inozentea, damu diat ain gatx andia obraetan;

borondate jaukaat al badagit salbaetan.—

Bere begiak erazala negarretan,

gizon onau baegoan zer leikean pensaetan.

Txakurtxo bat an eldu zan uraldeti eizketan.

Gizon onak dei egin da lotu eben gidaletan;

atera deutso biotzori, gorde dau kalza-mudoetan.

Inozentea efini dau lau azetan;

lotu deutso eskutxoa, usi eztidin odoletan;

estali dau seitxoa arrai batzuen kontxaetan.

Garzilasok esan eutsan señaleagaz kunplietan,

az txikirra biotzagaz emun deutso eskuetan.

Utra kontenturik dago forma onetan berbaetan:

[…]