Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/64

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1190r>


A19 Aitak ezkondu ezpanagi…


Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Jaio azkero serbidu deut:

ezkondu nagi onezkero.

Ezkonketako edadea deut,

ogei urtean elduz kero;

zorigaxtoan jaio ninzan

ezkondu baga il banadi.

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Gau-egunetan beti nago

etsekoakin deadarrez.

Senargureak ozta nago,

etsekoxeok beti barrez:

—Oraingaño gaztea ax ta,

urtexe baten goza adi.—

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Oi nolako atrenpea

irra darabildan ankaetan!

Banekike goruetan

gonearekin atorrea;

saldu neike gorgerea,

aregaz ezer al banegi.

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Ain egin jat az andia

neure zilonen artezean;

jarri banadi sugatean,

beroetan jat iturria;

egingo jat min oria

remediadu ezpanadi.

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Nunberebaita asko dago

enetako dolorerik;

ezta munduan morroerik

nork desakedan “nola ago?”.

Oraziotan beti nago:

osoak aita jan balegi!

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Zerrenzat deut lau-bost gona,

ez atseginik arzaiteko?

Gura dodana egiteko

ebiliko nax orra-ona.

Artuko deut koipe ona,

denporatan el banadi.

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Lege baliz eskaetan

gizonari lanzetea,

banikeo nik aurraldea

moziturik eskuetan;

ukabilaz musuetan,

izorradu ezpanaagi.

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.

Neurau baño nor ete da

ederrago donzellarik?

Mutil gose ongurarik

mundu guztian ez ete da?

Baneidio bati berba,

palagadu al banegi.

Aitak ezkondu ezpanagi,

neurau ni ezkonduko nax sarri.