Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/63
Orri hau berrikusi gabe dago
<1187r>
berbarik badegizut poridadez,
gogorrik jarten zara bereala.
Askotan, zu bazina pedernala,
edo ni sufritzeko baninz atxez!
Neskea zara zu ta ni gizona;
zuk legez ditut nik narru zuriak;
zuk bere bai nik legez aragiak;
zuk legez nik bere dot gorputz ona;
narabilzuna legez orra-ona,
axeak oi darabil beletea.
Zarean esadazu, donzellea,
kastaz benturaetan amazona.
Amorea da onako ez dakit zer bat,
etorten da arako eztakit nundi;
eztakit nola biotzean sarzaiten da
zuk agin dagizuna egiteko.
Dudatzen badozu, ene laztana,
asko da ditxoso desditxaetan.
Nik ain on baneu bozau, kantatzeko
padezietan dodan doloreak!