Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/53
Orri hau berrikusi gabe dago
<1181v>
ni aren minez ilte ninzan da
a beti alegererik.
Nik aregaiti iragaro dot
munduan asko penarik;
ark enegaiti oi oraingaño
eztau edugi ansirik.
Oi orain, barriz, nik ifini dot
bera kateaz loturik;
oi, bada bere, nik aregana
asko dot borondaterik.
Ez dakizunok jakin egizu,
ze zaoz engañadurik,
zerren dama bat serbietako
asko bear da gauzarik;
amoraduak zer bear daben
banago irakatsirik.
Oi enzuzu ta jakin dagizun,
badozu borondaterik,
zegaiti askok jakin ez arren
egon oi da tristerik.
Irakasterren ez nago eske
bapere intereserik;
oi lenaengo abantajea
dasadan, zaoz exilik.