Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/50
Orri hau berrikusi gabe dago
<1180r>
A12 Gaztelatika jentil onbre bat…
Gaztelatika jentil onbre bat
orain etorri ei jaku;
etorriz kero donzella batek
amorez ei dau benzidu.
Donzelleorri on deretxo,
donzelleorrek ez ari;
au onela oi dan azkero,
eskerrik asko Jaunari.
—Joan Lopez jauna Zuazuko,
ene esan bat egizu:
bardin on ez deretxun gero,
donzelleorri itxazu.
Zure adiskidea nax ta
geiago ez dot esango,
zegaiti bakit dakusunean
nola zarean eongo.—