Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/46
Orri hau berrikusi gabe dago
<1177r>
Zuegaz, barriz, ez eukaen
oita bapere konturik;
ene bizia! geratu ninzan
andiro afrontadurik.
Zeruko Jaunak oi ez diela
amoreokin ditxarik,
zerren da zeurok serbietako
ez dauen konstanziarik.
Dama galantak, sinis nazazu,
oi zeukazu dudarik,
leku onetan biziko baninz,
ez neiala besterik
gabaz-egunaz serbidu baxe,
sekula asperzakarik;
au zuegaiti egiterako
asko da errazoarik.
Oi, bada bere, bizi oi nax,
Jaun Zerukoak gurarik,
ziudadetxo txikir batean
neurtxeau bakar-bakarrik.
Ene izena letra onetan
oi dago eskrebidurik.
Oi onegaiti, jentilonbreak,
ez egon enojadurik,
zegaiti zuek enojazeko
ez dot nik borondaterik;