Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/43
Orri hau berrikusi gabe dago
<1173v>
A8 Koplak: Donzellatxoa, orain zaoz...
Koplak
Donzellatxoa, orain zaoz
soberbiagaz beterik;
ezkon bazatez, eongo zara
ardia legez mansarik.
Egun bazaoz libertadeaz,
oi noxbait galduko dozu;
fortunea kurela dana
aldi bat pensa ezazu.
Onezkero fia ze zatez,
ez artu fantasiarik;
ezkon bazatez, eongo zara
ardia legez mansarik.
Beste bategaz ezkondu arren,
uste badozu oba dala,
errazoaz desakezue:
la bella mal maridada.
Orduan akordaduko zara
oi nola esan nizun nik:
ezkon bazatez, eongo zara
ardia legez mansarik.
Ala zara mudaduko, ze
ez zau inork ezautuko;
bizi beste bat artuko dozu
kondiziook kenzaiteko.
[…]
[ezkon bazatez, eongo zara ardia legez mansarik.]