Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/36
Orri hau berrikusi gabe dago
<1169v>
esaten irakastazu;
Axparreneko larrosatxoak,
geraziea indazu;
morroe galant estiraduak,
oi defendidu nagizu;
oi Gaztelako errege jauna,
erregiagaz ikasu
zeure kortean dama ederrik
nola bapere ez dozun,
zegaiti Euskel Errian dira
eder guztiok dotadu.
Ene berbaok, jente noblea,
ze daidizu pensadu
neure erria alabazerren
nik ditudala fingidu;
badanik bere, jakin egizu
oita naxala fundadu
oi antxinako liburuetan,
zeñetan ditut ezautu:
Euskel Erriau oi nola eben
errege batek pobladu
gente noblez da lenguageaz,
zeñak eusten agindu
Zeruko Jaunaren fede santua
oi legiela kunplidu.
Oi Salamonek eskribitzen dau,