Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/28
<1154v>
suplikaetan litzatela
nai lekiela lagundu.
Silbero ta Dorido onela eozela, baetozen Narbaezen jentea euren pregoea deklaraetan euela. Donzella desditxaduak euren amoreak an ekusten orduan, ezin zufridu euen negar egin baga egoten, zeñak berba amorosoakaz esan euen berba oek:
—A, gizon doloraduak eta kruelak zeuen bizioendako! Nola azartu zara zaozen lekura etorten, klaru dakusun azkero biziokaz baño gutxiagogaz pagatuko ez dozuna? Eta, asikeasi ilgo zaituen azkero, inolako maneraz defendidu al bagagizu emun gura deuskuen tormentu onetarik, zuen kausaz arzaiten dogun azkero, zuek bere libertaduko zara, edo, bestela, guek eta zuek bearko dogu jente kruel oen eskuetati eriotzea gustadu.
Berba oek arzai biak enzun egienean, Jaikoak daki ze atsegin gutxi euren biotzetan artu euen. Bada bere, Marteren mandatariak agindu eustena ez ausaiterren, ezin ezer egin euen; eta donzellak ekustenean euren oneretxiak remediorik emaite ez eustela, ia eozen euren esperanzea galdurik. Bada bere, dios Marteren mandataria ezpata bategaz salbage aen arteti sartu zan, utra agiz emuten leustela bere ezpata zorrotzagaz; zeinzuk ies egin euen, Sirenari eta Silbiari itxirik; zeñai eskuak askaetan egotela Silbero eta Dorido, enzun euen aen alderutz kantaetaz etozela gizon batzu, zeñak ekarten multiltxo bat, silla baten jarririk, utra ponpa andiaz, zeñak eukan tafetaezko benda bategaz begiak itsirik eta eskuetan arko bat, saeta zorrotz bategaz armaturik; zeinzuk esaten euen utra konzer[…