Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/27
Orri hau berrikusi gabe dago
<1154r>
eriotzeaz donzellaok
oi dagiela pagatu,
onezkero ez ditezen
amoreagaz burladu,
oenzat kastigua dan eta
besteoenzat exenplu.
Bioen kontra probanzea
klarua dago, ziertu,
Doridogaz Silberoren berbak
zerren ez euen sinistu.
Alaze bada, zuek batera
guztiok esan egizu:
Amorekin kruel danak
onela begi pagatu.
Enzun dozun pregoeau
egienean aditu,
Doridok eta Silberok bere
oi ezin euen zufridu.
Belariko jarri zirean;
laster zitezen armatu;
espiluak arzaiterako
oi dira determinadu;
Zeruetako Erregeari
oi dira enkomendadu