Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/107
<1181v>
Zegaiti monjea iñox eztago
baize au edo ori pensaetan,
beti bere koitaen arilketan.
Jaiorean ninzan desditxadea,
zerren aita neben guztiz gogorra,
senideak labur, ama leorra.
Ene senideak libre daoza,
gozatzen dauela libertadea;
ni nago katigu subjetadea.
Zilegi dauela euren senarraz
iragaiten gustosoro bizia,
nik ez “bai” esateko lizenzia.
A daratzanean bere senarrak
bere beso laztanaz estaldurik,
nik jagi bear oi dot otzak ilik.
Gaztea sartu ninzan, sentitzaka
andi arzaite neben engañua;
bizi nax bizi guztiz estrañua.
Kontentu baga dakust ditudala
neure urte dulzeak kastaetan,
loturik nagoala olz oetan.
Itsi jatzun, bada, sekulareko
karzel gogor onetako ateak;
ai ai, ene narru zuri gazteak!
Ama libreaganik jaio ninzan
ditxarik ez nebenau alabea;
dirurren saldu ninzan esklabea.
Neure aragiok dakustanean
zein zarden direan eskutxoetan,
bertati jasarte nax eresketan.