Orrialde:Kapanaga.djvu/10

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<iv>

zure Señoria Ilustrisimeari? Eta daukat konfianzea, ikusirik (segun nik uste dodan) izango dala ain probetxu andikoa, igaroko dala seguru zure Ilustrisimeen anparuen bean, bakotxak artuten dabela bere etsean borondategaz, amudioagaz, eta kontentu andiagaz, uste dabela (dana legez) daroeala dote andi bat umeendako, zerren erria izanik ain banatua, eta daukana etsagunzaak ainbat montaña, eta atx artean, zeinda akudidu ezin leien ainbat bider, zein bear leukeen Elexetara, euren maisu, eta kura jaunak dotrinea irakatsi al leien. Faltoso onetan egotea ezta marabilla, baea; izanik urietan, esagunzeetan gitxi irakurten eztakienak, liburu onegaz edugiko dau bakotxak bere etsean maestrua irakatsiko deutsana, zer egin bear daben, errazoêa zer dan jakin dagianerean, eta Jaungoikoari Arimea emon degion artean. Eta, dagoana legez asko ainbat borondate, eta karidadekoak, uste dot eze, edoalabere neguko gau luzeetan, etxirik mumuraziñoari (Jaungoikoen ain ofensa andia) eta beste alperreko berbai, aprobetxaduko dire ala dotrina onegaz seinai, kantaadu eraginagaz, eta, insaur bana edo kastaña bina emonagaz, zerren san Ziprianok a Donatum diñoana legez, admonetu omnis aetas auditu, edozeinbere edadek enzuna artuten, eta ikasten dabela. Alan, jauna, ni izanik zure señoria Ilustrisimeen kapellaurik txeena erreguetan deutsat