Orrialde:Haraneder 1770.djvu/34
35 Gizon onak bere thresor onetik ditu atheratzen gauza onak eta gizon gaixtoak bere thresor gaixtotik ditu atheratzen gauza gaixtoak. 36 Bada erraten darotzuet: Gizonek erran duketen hitz alfer guziaz kontu emanen dute juiamenduko egunean. 37 Ezen zeure hitzetarik izanen zare justifikatua eta zeure hitzetarik izanen zare kondenatua».
38 Orduan ihardetsi izan zioten eskribauetarik eta farisauetarik zenbaitek eta erran: «Nausia, zenbait mirakuillu nahi ginduke ikusi zureganik». 39 Baiñan ihardetsi izan zaroen hark eta erran: «Kasta gaixto eta adulterios hunek mirakuillu bat galdetzen du eta etzaio emanen bertzerik Jonas profetarena baizen. 40 Ezen Jonas izan zen bezala balearen sabelean hirur egun eta hirur gauez, hala Gizonaren Semea ere lurraren bihotzean hirur egunez eta hirur gauez egonen da.
41 Ninibitarrak altxatuko dire juiamenduko egunean arraza hunen kontra eta kondenatuko dute, zeren hek penitenzia egin baidute Jonasek predikatzearekin batean; eta bizkitartean hemen dena Jonas baiño gehiagokoa da. 42 Hegoako Erregiña altxatuko da juiamenduko egunean arraza hunen kontra eta du kondenatuko; zeren hura ethorri izatu baida Lurraren bertze basterretik Salomonen zuhurtzia aditzerat; eta bizkitartean Salomon baiño gehiagokoa hemen da.
43 Izpiritu lohia ilkhia ditekenean gizon batenganik, badoha lekhu agorretarat deskantsu bilha dabillala eta ez du aurkhitzen. 44 Orduan erraten du: Bihurtuko naiz neure etxerat, zeiñetarik ilkhi izan bainaiz. Eta ethorririk kausitzen du hutsa, garbitua eta antolatua. 45 Denbora berean badoha, hartzen ditu berekien bertze zazpi izpiritu bera baiño gaixtoagoak eta sarthurik gelditzen dire han; eta gizon haren azkeneko estatua gaixtoagoa diteke are lehenbizikoa baiño. Horla gerthatuko zaio arraza gaixto huni ere».
46 Oraiño populuari mintzo zitzaioela, ethorririk haren ama eta haren anaiak, kanpoan zeudezen harekien mintzatu nahiak. 47 Erran izan zioen bada norbaitek: «Horra non daudezen kanpoan zure ama