Orrialde:Haraneder 1770.djvu/33
juiamendua. 21 Eta haren izenean izanen dute nazioneek esperantza».
22 Orduan ekharri zioten aitziñerat deabruaz poseditua zen bat, itsua eta mutua, eta sendatu zuen halako maneraz, non hasi baitzen mintzatzen eta ikusten. 23 Eta populu guzia jarri zen espantitua, eta zioten: «Ez othe da hau Dabiden Semea?». 24 Baiñan farisauek hori aditurik erran zuten: «Hunek ez ditu deabruak khentzen Beelzebut deabruen prinzearen berthutez baizen». 25 Jesusek, bada, ezaguturik hekien gogoramenduak, erran izan zaroen: «Bera beraren kontra partitua diteken erresuma guzia iraulia izanen da eta bera beraren kontra partitua diteken hiriak edo etxeak ezin iraunen du. 26 Baldin Satanek Satan khentzen badu, bere kontra partitua da; nola, bada, iraunen du haren erresumak? 27 Eta baldiñ nik Beezebuten berthutez khentzen baditut deabruak, zuen umeek noren berthutez dituzte khentzen? Horrengatik, bada, izanen dire hek berak zuen juie. 28 Baldiñetariak ordean nik Jainkoaren izpirituaz khentzen baditut deabruak, beraz zuetaraino heldu izan da Jainkoaren Erresuma. 29 Baiñan nola sar ahal daiteke nihor borthitzaren etxean eta eraman ahal detzake haren armak eta haren gauzak, non ez duen lehenik amarratzen borthitza, gero ondoan arrobatzeko haren etxea? 30 Enekien ez dena ene kontra daiteke eta enekien biltzen ez duena barraiatzen hari da.
31 Hargatik darotzuet erraten: Zer nahi den bekhatu eta blasfemio barkhatua izanen zaie gizonei, baiñan Izpiritu Sainduaren kontrako blasfemioa ez zaie barkhatuko. 32 Nor nahi mintzatu diteken Gizonaren Semearen kontra barkhatuko zaio; bainan baldin nihor mintzatu bada Izpiritu Sainduaren kontra, ez zaio barkhatuko ez mende huntan eta ez ethorkizuneko mendean. 33 Edo errazue arbola bat ona dela eta haren fruitua ere ona dela, edo errazue arbola gaixtoa dela eta haren fruitua ere gaixtoa dela; ezen fruitutik ezagutzen da arbola. 34 Bipera kasta, nola erran ahal detzaketzue gauza onak zebonek gaixtoak zareten denboran? Bihotzaren frankiatik mintzo da ezen ahoa.