Orrialde:Haraneder 1770.djvu/21

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zaiteztentzat. 2 Zer ere juiamenduz juiatuko baiditutzueke bertzeak, juiamendu beraz izanen zarete zuek ere juiatuak; eta zer ere neurri egin baidiokezue bertzei, eta neurri bera eginen zaitzue zuei ere. 3 Zergatik ikusten othe duzu fitsa zure anaiaren begian, eta ez baiduzu ikusten laza zeurean? 4 Edo nola erraten diokezu zure anaiari: utz nazazu khen diezazudan fits bat begitik, laz bat zeronek duzularik zure begian? 5 Hipokrita, khen zazu lehenik laza zure begitik eta orduan ikusiko dukezu nola khen fitsa zure anaiaren begitik.

6 Begira duzula gauza sainduak ozarrei ematetik, eta ez detzatzula etxa zure perlak urdeen aitziñerat, beldurrez ostika detzaten eta zure kontra oldarturik zathika ez zaitzaten.

7 Galde zazue eta emanen zaitzue; bilha zazue eta aurkhituko duzue; jo zazue athea eta idekiko zaitzue. 8 Ezen galdetzen duen guziak izaten du eta bilhatzen duenak aurkhitzen du eta athea jotzen duenari idekiko zaio. 9 Eta zein da ere zuen artean gizona, bere semeak ogia galdetzen badio, harri bat emanen diokena? 10 Edo galdetzen badio arraiña, emanen othe dioke sugea? 11 Baldiñetariak bada zuek, gaixtoak zaretelarik, badakizue gauza onen ematen zuen umeei, zenbatenaz hobeki zuen Aita zeruetan denak emanen bide darozte egiazko gauza onak galdetzen diotzatenei? 12 Zer ere, beraz, nahi baiduzue egin diezazuen zuei gizonek, eta hek guziak egin diotzatzue zuek ere hei; hortan dauntza ezen legea eta profetak.

13 Sar zaitezte athe hertsitik, zeren athe largoa eta bide largoa baida galtzerat daramana, eta haiñitzak dire hartan sartzen direnak. 14 Ala xumea baida athea eta hertsia bidea bizitzerat daramana, eta gutiak baidira hura aurkhitzen dutenak.

15 Begira zaitezte profeta falsoetarik, zeiñak ethortzen baitzaizkitzue ardien larruz bestituak, eta barnean