Orrialde:Haraneder 1770.djvu/13
duken arbola guzia izanen da ebakia eta surat arthikia. 11 Nitaz denaz bezanbatean, bathaiatzen zaituztet urean penitenzia egin dezazuentzat; baiñan ene ondoan ethorriko dena ni baiño botheretsuago da, eta ez naiz gai haren oiñetakoak ekhartzeko ere; hura da Izpiritu Sainduan eta suan bathaiatuko zaituztena, 12 zeiñak eskuan baidu bere bahea eta garbituko du ungi bere bihitokia; bilduko du bere bihia bere bihitokietarat; lastoak ordean erreko ditu behin ere iraungi ez daiteken su batean».
13 Orduan Jesus ethorri izan zen Galileatik Jordanerat Joanesenganat, hartaz bathaiatua izateko. 14 Bainan Joanesek gibelatzen zuen ziotsola: «Ni behar naiz zutaz izan bathaiatua eta zu heldu zare eneganat?». 15 Jesusek ordean ihardetsi zioen: «Utz nazazu orai horla egiterat, ezen horla da konbeni konpli dezagun justizia guzia». Orduan Joanesek utzi zuen egiterat. 16 Bathaiatu zenean bada Jesus, ilkhi zen berehala uretik eta ordu berean zabaldu zitzaizkon zeruak; ikusi zuen Jainkoaren Izpiritua jausten zela uso baten idurian eta bere gaiñerat heldu zitzaioela; 17 eta horrekien batean jautsi zen boz bat zerutik zioena: «Horra non den ene Seme maitea, ene atsegin guzia egiten duena».
IV. KAP.
1 Orduan Jesus eramana izan zen Izpirituaz morturat, han deabruaz tentatua izan zedingatik. 2 Eta barurtu baitzen berrogoi egunez eta berrogoi gauez, ondoan gosetu zen. 3 Eta tentatzailleak hurbildurik, erran zioen: «Baldin Jainkoaren Semea bazare, errazu harri hauk ogi bilhaka daitezela». 4 Baiñan Jesusek ihardetsi zioen: «Eskribatua duk: Ez da ogi xoillez bizi gizona, baiñan Jainkoaren ahotik ilkhitzen den hitz guziaz».