Orrialde:Chourio 1760.djvu/7

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


iragaten diren gauzei amudios lotzea, eta bethi iraun behar duen zorionarentzat ez kharrik ez lehiarik izatea.

5. Orhoit zaite maiz errankomun huntaz; begia ez da asetzen ikhustez, ez beharria aditzez.

Hari zaite ahal guziaz zure bihotza gauza ikhusten direnen amudiotik apartatzen, eta ikhusten ez diren ontasunei iratxekitzen. Ezen bere sensuen nahikarak konplitu nahi dituztenek lohitzen dute bere konzienzia eta galtzen Jainkoaren grazia.


II. KAPITULUA


Guti iduk gere buruak, humill behar dugu izan gure jakiñ guziekiñ ere.


1. Gizonak bere egitez eta naturalezaz du jakiteko gutizia. Baiñan zertako da jakitea, Jainkoaren beldurtasuna gabe?

Egiaz laborari humill eta Jainkotiarrak gehiago du balio filosofo supherbioak baiño, zeiñak bere arimaren artha largaturik, zeruari eta izarrei beha baitarama denbora.

Bere burua ungi ezagutzen duenak, arbuiatzen du bere burua, eta halakoak ez du atsegiñik hartzen gizonek ematen diozaten laudoriotan.

Munduko gauza guziez jakinsun banintz, eta ez banu karitatea, zer probetxu nuke