Orrialde:Chourio 1760.djvu/275
ARIMAK
3. Ene jauna, eta ene Jainkoa zure bizitzea haiñ nekhatua, eta munduaz arbuiatua izatu denaz geroztik, egidazu grazia zure imitatzeko, eta munduaren mezprezioaren desiratzeko.
Ezen zerbitzaria ezta handiago bere jauna baiño, ez eta dizipulua bere nausia baiño.
Usa zazu beraz zure zerbitzaria zu bezala bizitzen, ezen hortan dago ene salbamendua, eta saindutasun egiazkoa.
Zure bizitzeaz mintzo eztiren liburuek edo solasek ez naute konsolatzen, ez naute osoki kontentatzen. JESU-KRISTOK
4. Ene semea, dakizunaz geroztik, eta irakurri duzunaz geroztik nik zer egiñ, eta irakatsi dudan, dohatsu izanen zare hek obretan ematen baditutzu.
Nork ere baitakizki, eta begiratzen baititu ene manamenduak hark ni maitatzen nau, eta nik ere hura maitatuko dut; eta hura jararaziko dut ene aitaren tronuan.
ARIMAK
5. Jesus ene jauna, egiñ bedi zuk erran eta agindu duzun bezala, eta othoi gai errenda nazazu grazia haren ardiesteko.
Hartu dut gurutzea zure eskutik, jasanen dut gurutze hartu dudana, eta garraiatuko