Orrialde:Chourio 1760.djvu/270
Ezen naturaleza hura lehenbiziko gizonaren bekhatuaz gaixtatua, eta pozoatua izatu da, eta bekhatu haren pena jautsi da Adamen ume guzietarat.
Halako maneraz bai non naturaleza ona, eta eskas gabea zelarik zuk kreatu zinduenean, orai haren izena ematen baizaio bizioari, eta flakeziari; zeren eta naturaleza hark graziaz ezpada lagundua lurrerat, eta bekhaturat baikaramatza.
Hark orai duen indar aphurrak su iñar bat dirudi hautsaz estalia, eta su iñar hura arrazoin naturala da illhunbeez estalia, zeiñaren artetik egiten baita oraiño ungiaren; eta gaizkiaren, egiaren, eta gezurraren artean berezkoa, eta diferenzia; eztuelarik arren ahala ungi zaionaren egiteko, gabetua delarik egiaren ezagutza osoaz, eta haren desirak eztirelarik justuak, eta inozentak.
3. Hargatik, ene Jainkoa, zure legean lakhetzen zait, eta maitatzen dut barreneko gizonaren arabera, baitakit, ona dela, justua, eta saindua dela, kondenatzen dituela gaizki guziak, eta irakasten darokula bekhatuaren higuintzen.
Baiñan haragiak bekhatuaren legearen azpian ematen nau; eta sensuen gutiziak hobekiago egiten ditu arrazoinarenak baiño.
Handik heldu da, kausitzen baitut ene