Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/67

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<28r>

konbeni zaiona, bear du gendu bereganik bekatu mortalea. Baldin artan badago, duela urriki eta damu biotzean bere bekatu egines Jaungoikoaren amoreagatik, zeren baitirade aren dibina majestadearen kontra, daukala proposito firme bat emendatzeko eta konfesatzeko. Urrikimentu eta damutasuna badu bere bekatu egines bear den bezala, deitzen baita kontrizioa, onen medios bereala genduko zaizkio bekatuak, eta geldituko da Jaungoikoaren grazian eta adiskide. Onla erdetsiko du Jaungoikoarenganik eskatzen diona.

Intenzio eramo bear dena meza enzutera doaienean lenbizikoa eta prinzipalena da Jaungoikoari kontentu emateagatik eta agradatzeagatik gauza batean zeñes anbat zerbitzatzen baita, nola mezan egotea, eta artan ofrezitzeas Jesu Kristo bere semea guzis maitea eta oneritzia.

Bigarren intenzioa eramo bear dena da atratzeko al dagien probetxu guzia