Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/63
<26r>
negoziatu eta nola; bai eta gauza inportanzia guttiago diradenetan. Ongi egiteko bear da leenik konsideratu zer egin bear den eta nola, san Basiliok dion bezala erraten duela baldin ofiziale batei, zeñei ematen baitzaio obra bat egin dezan, artan pensa ezpadez, eta nola egin bear duen, eztu eginen edo eginen du gaizki. Bada, gauza ain gutti inportatzen denetan, ongi egiteko bear denean lenbizikorik pensatu eta konsideratu zer egin bear den eta nola, arrazio geiago da gauza ain andian nola baita meza enzutea, leenik konsidera dedin nola doaien meza enzutera eta nola bear duen enzun, berzela ezta ongi enzunen.
Bada, meza ongi enzuteko lenbizikorik egin bear dena da alas eta erran denean, eze meza dela representaze bat, aditzera emate bat zer Kristo gure jaunak egin zuen guregatik bere bizian eta heriotzean. Egin kontu doaiela Kalbarioko oianera, non ill