Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/45
<1 44>
2. Personen Trinitatia, diot hirurtarzüna, 3. Jinko semiaren Inkarnazionia, diot aragistatzia, 4. bekhatoriaren Jinkoareki baketzia.
G. Nola horik erakusten dütü?
I. Erraitiaz izenian, ezagützen düt eztela Jinko bat baizik, hanitz baliz, erran niro izenetan. 2. Erraitiaz aitaren, eta semiaren, eta Espiritü Saintiaren; aithortzen düt badirela hirur persona Jinkoatan. 3. Eskü esküñaren bolharriala eraistiaz, diodala eta semiaren; ezagützen düt Trinitateko bigarren persona inkarnatü, diot aragistatü izan dela Birjinaren sabelian. 4. Eskiaren igaraitiaz eiskerreko sorbaldatik esküñekoala, aithortzen düt Jesüs-Kristek igaren erazi gütiala Jinkoaren eiskerretik, diot etsaigoatik bere esküñiala, erran nahi da bekhatütik graziala. 5. Erakusten düt kürütxiaren zeñhariaz, Jesüs-Krist kürütxian hil dela gügatik.