Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/37
<1 36>
I. Bai Jüge bezala.
G. Zer diferenzia date haren lehen, eta bigarren jitiaren artian?
I. Lehenian jin da bekhatorer miserikordia egitera, eta azkenian jinen da jüstizia egitera Josafateko ordokiala.
G. Nori eginen dü jüstizia?
I. Gaistoer, zoin egotziren baitütü sü bethierekoala, gaztigatzeko bere merexien arau.
G. Zer eginen dü honer?
I. Beregana hartüren dütü, eta bethi danik adelatü derien, bere Erresümaz goza eraziren.
G. Bada beraz beste bizitze bat hontarik landan?
I. Bai jente hilak oro piztüren dira, zeren gure arima hil eztaitianak, arrahartüren baitü bere korpitza, hareki bethikoz saristatü, edo gaztigatü izateko mündü hontan hareki egin dütükian onsa, edo gaizkiez: hala honak paradüsian dirate, eta gaistoak Ifernian.
G. Zergatik Jesüs Zelietrat igan da?