Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/271
<II 94>
Jondane Johane batistari beno grazia gütiago egin deriola.
G. Jinkoak Jondane Johane batistari zoin grazia egin zerion?
I. Santifikatü izatia, bere Amaren Sabelian zela; eta hori eginzian Andre dana Mariaren hitzak.
G. Hortik zer idokiten düzü?
I. Hark berak eztiala dohain gütiago bat ükhen, bena lehenago handiagorik.
G. Beraz Andre dana Mariaren saintütarzüna nolako zen?
I. Saintütarzün bethe bat; bekhatü güziez baita benialez xahü zenaz geroz: hala Elizak sinhesten dian bezala. Conc. Trid. ss. 6. Cap. 23.
G. Zer da gorenik Birjina honen berthütetan?
I. Honek haurzarotik Jinkoari hitz eman zeriona, bere birjinitatia begiratüren ziala.
G. Zertzaz lagünzen zian Birjinitate saintia?
I. Othoitzetan, eta bereber bizitziaz.
G. Eta gañelan zer ari zen?