Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/360
<360>
izaiten dena [baino] desiratzenago eta gozoago iduritzen baita, halatan presuna ezkondua berea utzirik, bertzerenera lehiatzen da, alda nahitzen da eta handik galtzen da.
Zeren amorantea eginez gero, harengana egotzten du bere gogoa, harekin gastatzeintu bere onak; handik harat bere emazteari eta harenganik izan dituen haurrei gibela emaiten deraue. Eta baldin on handiak ezpaitu, ezin dateke errumestu gabe. Zeren amorantea, eta guztiz amorante miaua eta eskalea, huntz adarra bezala da. Huntzak inguratzen du zuhaitza, besarkatzen du, edoskitzen du, eta azkenean ihartzen du. Hala bada, amoranteak biphiltzen du, larrutzen du, ariman eta gorputzean ihartzen du.
Urrikalkizun da halakoa; eta bai amoranteaganikako haurra ere. Zeren nola ezpaita lejitimo, nola baita bastart, bort, ezkontzaz kanpoan egina, ezin mintza diteke libreki jendartean, ezin bururik ailtxa dezake: berehala lehenbizito liskarrean, putaseme deitzen dute.
Hargatik erraiten du Salomonek, edo haren ahotik Spiritu Sainduak: De patre impio quaeruntur filii, quoniam propter ipsum sunt in opprobrio (Eccles. 4). Aita gaixtoaz errenkuratzen dira semeak, zeren hura dela kausa baitira desohorezko. Seme bastartak berak eztu hobenik, baina bere