Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/150

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<151>

erhoa, eta miserikordia heltzen den baino aitzinago zure desiraren hedatzea. Are gehiago, hori da Spiritu Sainduaren kontra diren bekhatuetarik bat. Eta hala, miserikordiaren esperantzan bekhatu egiten duenak, eztu miserikordiarik merezi. Zeren halakoa, miserikordiaren beraren kontra baitabila. Hala emaiten du aditzera San Basiliok, penitenziaz mintzo dela: Qui spe poenitentiae male agit, modum habet maleficentiae, et poenitentia privatus est (Basil. tom. 25 De poenitentia). Penitenziaren esperantzan bekhatu egiten duenak, eztu bide ona hartzen, eztu penitenziarik balia dakion merezi. Eta molde berean erran ahal diteke miserikordiaren esperantzan bekhatu egiten duenaz ere, eztu hark ere miserikordiarik merezi.

100 Nahi badugu urrikal gakitzan geure Jainkoari, enzun gaitzan, lagun dakigun eta eduki dezan gutzaz miserikordia, enseia gaitezin gu ere geure aldetik geure eginbidearen egitera, bekhatuetarik apartatzera eta manamendu sainduen begiratzera. Zeren halatan bai, baina bertzela, bertzelako esperantza guztiak eztira esperantza, alfer dira, erhokeriak dira.

Beraz, hunelatan, eztugu miserikordiaren esperantzan bekhaturik egin behar, eta ez fidantzia hartan penitentzia egitea eta aztura gaixtoen utztea geroko luzatu behar. Aitzitik, zeren Jainkoa den hain on, bihotzbera