KAP. X.
1, 7, 9 Borthá, Krist, Arthaldea. Ohoin eta gaixtagin zein. 2, 11 Artzaina. 12 Merzenarioa. 16, 27 Kristen ardiak. 19 Disensione Kristen kausaz. 24 Jesus interrogatu, Krist denez. 26 Juduek ez sinhesten: 31 eta Krist lapidatu nahi. 35 Jainko zein deitzen Skripturan. 41 Anhitzek Krist baithan sinhesten.
1 Egiaz egiaz erraiten drauzuet: borthatik ardién arthegira sartzen eztena, baina da igaiten berzetarik, hura ohoin da eta gaixtagin.
2 Baina borthatik sartzen dena, da ardien artzaina.
3 Huni borthalzainak irekiten drauka, eta ardiék haren boza enzuten duté, eta bere ardiak deitzen ditu zein bere izenez, eta eramaiten ditu kanporat.
4 Eta bere ardiak idoki dituenean, haién aitzinean joaiten da, eta ardiak hari jarreikiten zaizka, ezen ezagutzen dute haren boza.
5 Eta arrotz bati etzaizka jarreikiren, baina ihes eginen draukate, zeren ezpaitute ezagutzen arrotzén boza.
6 Konparazione haur erran ziezén Jesusek, baina hek etzezaten ezagut zer zen haei erraiten zerauena.
7 Erran ziezén bada berriz Jesusek: Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen ni naizela ardién borthá.
8 Guziak zenbat ere ene aitzinean ethorri