Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/219

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bere argia emanen. 25 Eta zeruko izarrak eroriren dirade, eta zeruetan diraden berthuteak ikharaturen dirade. 26 Eta orduan ikhusiren duté gizonaren Semea datorkela hod...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:04, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bere argia emanen.

25 Eta zeruko izarrak eroriren dirade, eta zeruetan diraden berthuteak ikharaturen dirade.

26 Eta orduan ikhusiren duté gizonaren Semea datorkela hodeietan bothere eta gloria handirekin.

27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingeruak, eta bilduren ditu bere elejituak laur haizetarik, lur bazterretik zeru bazterrerano.

28 Bada fikotzetik ikhas ezazue konparazionea: haren adarra ja ustertzen eta hostatzen denean, badakizue ezen udá hurbil dela;

29 hala zuek ere ikhus dezazuenean gauza hauk egiten diradela, jakizue ezen hurbil datela borthán.

30 Egiaz erraiten drauzuet, ezen eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziak egin diteno.

31 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzak eztirade iraganen.

32 Baina egun harzaz eta orenaz nehork eztaki, ez eta zeruan diraden Aingeruek ere, ez eta Semeak ere, Aitak berak baizen.

33 Begirauzue, beilla ezazue eta othoitz egizue, ezen eztakizue denborá noiz daten.

34 Hala da nola kanporat joan lizén gizon batek, bere etxea utzirik, eta emanik bere zerbitzariei autoritate: eta zeini bere lana, borthal-zainari beilla lezan manatu balerauka.

35 Beilla ezazue beraz: ezen eztakizue noiz etxeko jauna ethorriren den, arratsean, ala