Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/218

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: abominazionea, Daniel Profetáz erran izan dena, behar eztén lekhuan dagoela (irakurtzen duenak adi beza) orduan Judean diratenék, ihes albeilegite mendietarát: 15 Eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:00, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


abominazionea, Daniel Profetáz erran izan dena, behar eztén lekhuan dagoela (irakurtzen duenak adi beza) orduan Judean diratenék, ihes albeilegite mendietarát:

15 Eta etxe gainean datena, ezalbeiledi jauts etxerát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etxetik eramaitera.

16 Eta landán datena ezalbeiledi gibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.

17 Baina dohaingaitz emazte izorrén eta eredoskiten dukeitenén egun hetan.

18 Othoitz egizue bada zuen ihes egitea eztén neguan.

19 Ezen izanen dirade egun hek halako tribulazione, nolakorik ezpaita izan Jainkoak kreatu dituen gauzén kreatze hatsetik oraindrano, eta ezpaita izanen.

20 Eta baldin Jaunak laburtu ezpalitu egun hek, nehor ez laite salba: baina elejitu dituen elejituakgatik, laburtu ditu egun hek.

21 Eta orduan baldin nehork badarrazue: Huná hemen Krist, edo: Hará han, ezalbeitzinezate sinhets.

22 Ezen altxaturen dirade Krist falsuak, eta profeta falsuak; eta eginen dituzte signoak eta mirakuluak seduzitzeko, baldin posible baliz, elejituen ere.

23 Baina zuek begirauzue. Huná, aitzinetik erran drauzkizuet gauza guziak.

24 Halaber egun hetan tribulazione haren ondoan, iguzkia ilhunduren da, eta ilhargiak eztu