Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/211

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 32 Baina baldin erran badezagu, Gizonetarik populuaren beldur gara: ezen guziék zadukaten Joanes egiazko Profeta izan zela. 33 Eta ihardesten zutela erran ziezoten Jesus...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:49, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


32 Baina baldin erran badezagu, Gizonetarik populuaren beldur gara: ezen guziék zadukaten Joanes egiazko Profeta izan zela.

33 Eta ihardesten zutela erran ziezoten Jesusi: Etzeakiagu. Eta Jesusek ihardesten duela dioste: Nik ere eztrauzuet erranen zer autoritatez gauza hauk egiten ditudan.

KAP. XII.

1 Mahastia laborariei alokatu. 10 Harria edifikazaléz arbuiatu. 14 Tributa pagatzeko denez. 20 Zazpi anaieren emazte izanaz. 25 Resurrekzioneaz. 28 Manamendu prinzipalaz. 33 Jainkoaganatko eta hurkoaganatko amorioaz. 35 Krist Dabiden seme. 38 Skribetarik eta Fariseuetarik begiratzeko. 42 Trunkora emaiten zuen alargunaz.

1 Gero has zekién konparazionez erraiten: Mahasti bat landa zezan gizon batek, eta ingura zezan hesiz, eta egin zezan hobi bat lakotako, eta edifika zezan dorre bat, eta aloka ziezén laborariei, eta kanporat joan zedin.

2 Eta igor zezan laborarietara sasoinean zerbitzaria, laborarietarik rezebi lezanzát mahastiko fruktutik.

3 Baina hek hura harturik zaurt zezaten, eta igor zezaten hutsik.

4 Eta berriz igor zezan hetara berze zerbitzari bat eta harri ukhaldiz hauts ziezoten burua, eta igor zezaten desonestki traktaturik.

5 Eta berriz berze bat igor ziezén, eta hura hil