23 Egiaz erraiten drauzuet: nork eré erranen baitrauka mendi huni: khen adi, eta iraitz adi itsasora; eta ezpaitu dudarik eginen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ezen erraiten duena eginen dela, zer ere erranen baituke eginen zaió.
24 Halakotz erraiten drauzuet, zeren ere othoitz egiten duzuela eskaturen baitzarete, sinhetsazue ezen rezebituren duzuela: eta eginen zaizue.
25 Baina othoitz egiten jar zaiteztenean, barkha ezazue baldin deus baduzue nehoren kontra: zuen Aita zeruetakoak ere, zuei barkha dietzazuen zuen faltak.
26 Ezen baldin zuek barkha ezpadezazue: zuen Aita zeruetan denak ere eztrauzkizue barkhaturen zuen falták.
27 Orduan ethorten dirade berriz Jerusalemera, eta tenplean zabilala, ethor zitezen harengana Sakrifikadore prinzipalak, eta skribák, eta Anzianoak
28 Eta erran ziezoten: Zer autoritatez gauza horiak egiten dituk? Eta nork eman drauk autoritate hori gauza horiak egin ditzán?
29 Eta Jesusek ihardesten zuela erran ziezén: Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza batez: eta ihardestazue, eta erranen drauzuet zer autoritatez gauza hauk egiten ditudan.
30 Joanesen baptismoa zerutik zen, ala gizonetarik? Ihardestazue.
31 Eta bazihardukaten elkharren artean, zioitel: Baldin erran badezagu, Zerutik, erranen du Zergatik beraz eztuzue sinhetsi hura?