1 Gero handik partiturik, ethor zedin Judeako aldirietara Jordanaren berze aldeaz, eta berriz jendetze bil zedin harengana, eta ohi bezala berriz irakasten zituen.
2 Orduan ethorririk Fariseuék interroga zezaten, tentatzen zutela: Sori da gizonak bere emaztea utzi dezan?
3 Baina hark ihardesten zuela erran zezan: Zer manatu drauzue Moisesek?
4 Eta hek erran zezaten: Moisesek permetitu dik separazioneko letraren skribatzera, eta emaztearen utzitera.
5 Eta ihardiesten zuela Jesusek erran ziezén: Zuen bihotzeko gogortasunagatik skribatu drauzue manamendu hori.
6 Baina kreazione hatsetik, arra eta emea egin zituen Jainkoak.
7 Hunegatik, utziren ditu gizonak bere aita eta ama, eta junktaturen zaió bere emazteari.
8 Eta biak izanen dirade haragi bat. Beraz gehiagorik eztirade biga, baina haragi bat.
9 Bada Jainkoak junktatu duena gizonak eztezala separa.
10 Eta etxean berriz diszipuluék gauzá harzaz beraz interroga zezaten.
11 Eta hark erran ziezen: Nork ere utziren baitu bere emaztea, eta berze bat emazte harturen, adulterio jaukiten du haren kontra.
12 Eta baldin emazteak utzi badeza bere senharra,