Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/200
34 Eta hek ixil zitezen, ezen elkharren kontra iharduki zutén bidean, zein zen berzeak baino handiagoa.
35 Eta jarri zenean, dei zitzan hamabiak, eta erran ziezén: Baldin nehor lehen izan nahi bada, guzietako azkenén izanen da, eta guzien zerbitzari.
36 Eta haurtxo bat harturik ezar zezan haien artean, eta hura besoetara harturik, erran ziezén:
37 Nork ere hunelako haurtxoetarik bat rezebituren baitu ene izenean, ni rezebitzen nau, eta nork ere ni rezebitzen bainau, ez nau ni rezebitzen, baina ni igorri nauena.
38 Eta ihardets ziezón Joanesek, zioela: Majistruá, ikhusi diagu zenbeit hire izenean deabruak kanpora egoizten zituenik, zein ezpeitarreiku guri: eta debetatu diagu hura, zeren ezpetarreiku guri.
39 Eta Jesusek dio: Eztezazuela hura debeta, ezen ezta nehor ene izenean berthuterik egiten duenik, eta bertan nizaz gaizki minza ahal daitenik.
40 Ezen gure kontra eztena, gure alde da.
41 Ezen nork ere edatera emanen baitrauzue beire bat ur ene izenean, zeren Kristenak zareten, egiaz diotsuet, eztuela galduren bere saria.
42 Eta nork ere skandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten xipi hautarik bat, hobe luke errota harri bat haren lephoaren inguruan ezar ledin, eta itsasora egotz ledin.
43 Eta baldin eure eskuak trebuka eraziten bahau, trenka ezak hura: hobe duk hire esku