24 Eta bertan haur aiták oihuz zegoela nigarrekin erran zezan: Sinhesten diat, Jauna; hel akio ene inkredulitateari.
25 Eta ikhusirik Jesusek ezen populua lasterka elkharganatzen zela, mehatxa zezan spiritu satsua, ziotsala: Spiritu mutuá eta gorrá, nik aut manatzen: Ilkhi adi horrenganik, eta gehiagorik ez adila sar hori baithan.
26 Eta spiritua oihu eginik eta hura gaizki zathikaturik, ilkhi zedin; eta haurra hila bezalaka zedin, hala non anhitzek erraiten baitzuten ezen hil zela.
27 Baina Jesusek harén eskua harturik, xuxent zezan hura, eta jaiki zedin.
28 Eta etxean sarthu zenean, bere diszipuluék interroga zezaten aphart: Zergatik guk hura ezin kanpora egotzi dugu?
29 Eta erran ziezén: Deabru mota hura berzela ezin ilkhi daite orazionez eta barurez baizen.
30 Eta handik ilkhirik, elkharrekin zabiltzan Galilean gaindi, eta etzuen nahi nehork jakin lezan.
31 Ezen irakasten zituen bere diszipuluak, eta ziosten: Gizonaren Semea libraturen da gizonén eskuetara, eta hilen duté: baina hilik, hereneko egunean resuszitaturen da.
32 Baina hek erran haur etzuten aditzen, eta beldur ziraden haren interrogatzera.
33 Eta ethor zedin Kapernaumera. Eta etxera zenean, interroga zitzan: Zer bidean ihardukiten zenduten elkharren artean?