5 Orduan Pierrisek hitza harturik diotsa Jesusi: Majistruá, on duk gu hemen garén; egin ditzagun bada hirur tabernakle: bat hire, eta bat Moisesen, eta bat Eliasen.
6 Eta zer minzo zen etzakian, ezen izituak ziraden.
7 Eta egin zedin hodei bat hek estali zituenik, eta ethor zedin boz bat hodeietik, zioela: Haur da ene Seme maitea: huni beha zakizkiote.
8 Eta bertan inguru behaturik, etzezaten ikhus nehor gehiagorik, Jesus bera baizen berekin
9 Eta hek menditik jausten ziradela, mana zitzan nehori ez lietzoten erran ikhusi zituzten gauzak, gizonaren Semea hiletarik resuszitatu lizenean baizen.
10 Eta hek erran haur eduki zezaten berak baithan, elkharri galde egiten zeraukatela zer erran nahi zuen hiletarik resuszitatze hark.
11 Gero interroga zezaten, ziotela: Zergatik dioite Skribék ezen Elias lehen ethorri behar dela?
12 Eta hark ihardesten zuela erran ziezen: Segur Eliasek lehen ethorririk bere staturako ditu gauza guziak: eta skribatua den bezala gizonaren Semeaz, behar da anhitz sufri dezan, eta ezdeusetan eduki dadin.
13 Baina erraiten drauzuet ezen Elias ethorri izan dela, eta hari egin nahi zeraukaten guzia, egin draukatela, harzaz skribatua den bezala.
14 Eta diszipuluetara ethorririk, ikhus zezan jendetze handi bat haién inguruan, eta Skribék