Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/195

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 29 Orduan hark dioste, Eta zuek ni nor naizela diozue? Eta ihardesten duela Pierrisek diotsa: Hi aiz Krist. 30 Orduan debeta zitzan mehatxurekin nehori hura ez lerroten h...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:20, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


29 Orduan hark dioste, Eta zuek ni nor naizela diozue? Eta ihardesten duela Pierrisek diotsa: Hi aiz Krist.

30 Orduan debeta zitzan mehatxurekin nehori hura ez lerroten harzaz.

31 Eta has zedin haién irakasten, ezen behar zela gizonaren Semeak anhitz sufri lezan, eta reproba ledin Anzianoéz, eta Sakrifikadore prinzipaléz, eta Skribéz, eta hil ledin, eta hereneko egunean resuszita ledin.

32 Eta klaroki propos hunez minzatzen zen. Orduan apharta zezan Pierrisek, eta has zekión reprotxatzen.

33 Eta hark itzulirik, eta bere diszipuluetarat behaturik reprotxa zezan Pierris, zioela: Gibelerat adi eneganik Satan, ezen eztituk aditzen Jainkoaren diraden gauzák, baina gizonén diradenak.

34 Gero populua beregana deithurik bere diszipuluekin, erran ziezén: Nork ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renunzia beza bere buruaz, eta har beza bere krutzea, eta berrait niri.

35 Ezen nork ere nahi ukhanen baitu bere bizia salbatu, galduren du hura; baina nork ere galduren baitu bere bizia enegatik eta Ebanjeliogatik, salbaturen du hura.

36 Ezen zer probetxu du gizonak, baldin mundu guzia irabaz badeza, eta bere arimá gal badeza?

37 Edo zer emanen du gizonak bere arimaren rekonpensamendutan?