goratzen duen guzia, beheraturen da, eta bere burua beheratzen duena, goraturen da.
15 Eta ekharten zituzten harengana haur xipiak ere, hek hunki litzanzat. Eta hori ikhus zezatenean diszipuluék, mehatxa zitzaten.
16 Baina Jesusek haurtxoak beregana deithurik, erran zezan: Utzitzazue haurtxoak enegana ethortera, eta eztitzazuela enpatxa, ezen hunelakoén da Jainkoaren resumá.
17 Egiaz erraiten drauzuet, nork ere ezpaitu rezebituren Jainkoaren resumá haurtxoak bezala, eztela sarthuren hartan.
18 Orduan interroga zezan zenbeit jaunek, zioela: Majistru oná, zer eginez, bizitze eternala posedituren dut?
19 Eta erran ziezon Jesusek: Zergatik deitzen nauk ni on? Nehor eztuk onik bat baizen, eta hura, Jainkoa.
20 Manamenduak badakizkik: Eztuk adulteraturen; Eztuk hilen; Eztuk ebatsiren; Eztuk testimoniaje falsurik erranen; Ohora itzak eure aita eta eure ama.
21 Eta hark erran zezan: Horiak guziak begiratu zitiát neure gaztetasunetik.
22 Eta Jesusek hori enzunik erran ziezón: Oraino gauza bat falta zaik: duán guzia sal ezak eta eman iezek paubrei, eta ukhanen duk thesaur bat zeruan. Eta athor, arreit niri.
23 Eta hura gauza horiak enzunik, triste zedin, ezen guziz abratsa zen.
24 Eta ikhusirik Jesusek hura hagitz tristetu