Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/322

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 15 Eta hetarik batek ikhusi zuenean, ezen sendatu zela, itzul zedin, glorifikatzen zuela Jainkoa ozengi, 16 eta egotz zezan bere burua ahozpez haren oinetara, eskerr...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:46, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


15 Eta hetarik batek ikhusi zuenean, ezen sendatu zela, itzul zedin, glorifikatzen zuela Jainkoa ozengi,

16 eta egotz zezan bere burua ahozpez haren oinetara, eskerrak emaiten zerauzkala, eta haur zen Samaritano.

17 Eta ihardesten zuela Jesusek erran zezan: Eztirade hamarrak xahutu izan? Bedratziak bada non dirade?

18 Batre ezta eriden izan itzuli denik, Jainkoari gloria emaitera, arrotz haur baizen.

19 Eta erran ziezón hari: Jaikirik oha, eure fedeak salbatu au.

20 Eta interrogatu izanik Fariseuéz noiz ethorteko zen Jainkoaren resumá, ihardets ziezén, eta erran: Ezta ethorriren Jainkoaren resumá paradarekin;

21 eta eztute erranen: Huná hemen, edo, hará han: ezen huná, Jainkoaren resumá barnean duzue.

22 Halaber erran ziezén diszipuluei: Ethorriren dirade egunak desiraturen baituzue gizonaren Semearen egunetarik baten ikhustera, eta ezpaituzue ikhusiren.

23 Eta erranen zaizue zuei: Huna hemen, edo hara han, baina etzoaztela, eta etzarreiztela.

24 Ezen nola xistmistak argi egiten baitu zeruaren azpian den bazter batetik, eta argitzen berze bazter zeruaren azpian denerano, hala izanen da gizonaren Semea ere bere egunean.

25 Baina lehen behar da anhitz sufri dezan